loading

Muga deitzen da pausoa

Muga deitzen da pausoa

Donostiako etxe batean bi emakume elkartuko dira, bat bizirik dago eta zinemagilea da, bestea 1982an hil zen eta Elvira Zipitria Irastorza, Ira, deitzen da. Zinemagileak laster jakingo du: Elvirak euskal eskola klandestinoa sortu zuen bere etxean bertan, 30 urtez eta diktadurapean. Bere garaian izugarrizko lanak hartu zituen arlo ezberdinetan euskara eta euskal kultura babesteko. Halere, ez da aski ezaguna Euskal Herrian. Zinemagilea, harritua eta jakin-minez, ikertzen hasiko da, emakume hori nor izan zen antzemateko. Bilaketa ez da batere erraza izango, ate itxi askorekin topatuko baita. Hau dela eta, modu ezberdinetako bilaketak jarriko ditu martxan, tartean, funtsezkoena, filma bera egitea izango da.