Dantz Point Technopolis (Atenas)
Dantz Point ekimenaren ardatz nagusia abangoardiako soinuak eta ondare historikoa uztartzea da. Musika elektroniko eta garaikideko saioak garatzen ditu paraje enblematikoetan ondarea balioan jartzeko. Saioak zuzenean grabatu eta plataforma ezberdinetan ematen dira. Honako atalean Dantz Point-a Atenaseko Technopolisen garatzen da Wata Igarashi b2b Kangding Ray artisten eskutik.