loading

Ander

Ander

Ander, berrogei urte inguruko baserritar bat, bizikleta fabrika bateko langile postuaren eta baserriko nekazaritza lanen artean bizi da, bere ama eta arrebarekin batera. Istripu bat izango du, eta hanka bat hautsiko du; hori dela eta, familiak, amaren errezeloak gorabehera, etorkin perutar bat kontratatzea erabaki du, Jose, baserriko lanak egiteko. Joseren etorrerak etxeko bizitza eta Anderren bizitza aldatuko ditu, izan ere, berak ez zekien sentimenduak sortzen hasiko zaizkio, eta barne-gatazka handia sortuko zaio.